KAtalunia

Rajoy eta Mas hilaren 30ean bilduko dira, Madrilen

Efe albiste agentziak jakinarazi duenez, Kataluniako prozesu subiranista izango dute hizpide.

Mas gaur goizean Generalitatearen gobernu bilerara bidean. ANDREU DALMAU, EFE
2014ko uztailaren 22a
12:55
Entzun

Uztailaren 11n hitz egin zuten telefonoz Mariano Rajoy Espaniako presidenteak eta Artur Mas Kataluniakoak. Biltzekotan geratu ziren orduan, eta azkenean zehaztu dute hitzordua: hilaren 30ean bilduko dira, hurrengo asteko asteazkenean.

Azkenaldian Katalunian piztu den prozesuaz eta azaroaren 9ko galdeketaz dituzten argudioak emango dizkiote elkarri, Efe-ren arabera. Uztailaren 11z geroztik batak zein besteak esan dutenez, horretarako besterik ez da izango bilera, eta bakoitzak orain arte izan duen jarrerari eutsiko dio.

Beste bilera baten berri ere eman dute gaur: Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia uztailaren 28an bilduko da Rajoyrekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.