Kataluniako prozesu subiranista

Rajoy: "Ez dut onartuko inork legea urra dezan"

Espainiako Gobernuko presidenteak espero du "mundu guztiak erantzukizunez" joka dezan.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea, atzo, Galizian. TAREK, EFE
2014ko irailaren 1a
13:39
Entzun

Urte politikoari hasiera emateko ekitaldia egin zuen atzo PPk, urtero bezala, Galizian. Tartean, Kataluniako prozesu subiranistari egin zion erreferentzia Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak. Haren arabera, "ez dago demokraziarik legerik gabe", eta, beraz, legea "guztien gainetik" dago.

"Guztiok gaude legea betetzera behartuta, salbuespenik gabe". Rajoyren ustetan, koordenatuak "argiak eta sendoak" dira, eta "guztiena dena guztien artean erabaki behar da". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.