Mariano Rajoy Espainiako presidente ohi eta PPko presidenteak Espainiako Kongresuko diputatu izateari utzi dio. Ekainaren 2ra arte Espainiako gobernuburu izan denak guztiz utzi ditu, beraz, bere gain zituen kargu publiko guztiak, eta beste urrats bat egin du ibilbide politikoa amaitzeko hartu duen erabakian.
Oraindik, baina, PPko presidentearen lekua hartuko duen hurrena nor izango den aukeratzeko prozesua gidatuko du Rajoyk. Uztailaren 20an eta 21ean aukeratuko du alderdi popularrak Rajoyren ordezkoa, ezohiko kongresu batean. Hamalau urte egin ditu PPko presidente gisa.
Gurtel auziko epaiak sortutako lurrikara politikoaren ondorioz kanporatu zuten Rajoy Espainiako Gobernutik, PSOEk aukeztutako zentsura mozio baten bidez. Ekainaren 2an, Pedro Sanchez izendatu zuten presidente.