JASSER ARAFATEN HERIOTZA

Ramadanaren azken eguna ospatuko dute gaur

2004ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Gaur amaituko dute Ramadana musulmanek eta bihar, berriz, Eid ul Fitr ospakizuna hasiko da. Palestinarrek, baina, ez dute ospakizunetarako gogo handirik. Jasser Arafat buruzagiaren heriotzak ilundu egin ditu haien aurpegiak. Horretaz gain, PAN Palestinako Aginte Nazionalak 40 eguneko dolualdira deitu du. Beraz, normalean, esker ospakizun egunak direnak, dolu egun bilakatuko dira. «Arafaten heriotzak ospakizunerako gogoak kendu dizkigu», esan zuen Mohammed Ashour 14 urteko mutikoak. «Ez daukat Eid ul Fitra ospatzeko gogorik, baina palestinar guztiek ez dute nik bezala sentitzen», adierazi zuen Mohammed Madoukhek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.