Irak

Ramadiko Polizia Etxe batean lehergailu bat zartatu eta lau lagun hil dituzte

Bagdad hiruburutik 100 kilometrora dagoen Ramadi herrian dagoen Polizia etxe batean leherketa handia bat izan da Al Jazeera telebistak adierazi duenez. Telebista kateak leherketaren ondorengo irudiak eskaini ditu, eta kalte material ugariez gain, lau lagun hilik eta beste lau larri zauritu dituztela azpimarratu du.

2003ko uztailaren 5a
16:40
Entzun
Lekukoen arabera, zenbait polizia Polizia Etxetik ateratzen ari zirenean lehertarazi dute bonba. Hainbat anbulantzia eta AEBtako Armadaren soldaduak hurbildu dira berehala eztanda geratu den lekura, eta kontrol ugari jarri dituzte inguruetan.

Fajula, Tikrit eta Balad bezalaxe, Ramadi ere AEBtako ordezkarien aurka eraso gehien izan diren triangeluan kokatua dago, Bagdad hiriburutik 100 kilometrora. AEBtako soldaduen aurkako erasoak ezezik, instituzio lokalen aurkako erasoak ugaritzen ari dira aspaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.