Palestina

Rami Hamdala PANeko lehen ministro ohiak zuzenduko du batasun gobernua

Hamabost ministro inguru izango ditu Hamdalaren trantsiziorako gobernuak.

Hamdala (eskuinean), Austriako Atzerri ministroarekin, apirilean. A. B., EFE
2014ko maiatzaren 22a
14:09
Entzun

Hauteskunde orokorretara deitu nahi dute 2015 hasierarako, eta bien bitartean batasun gobernua osatuko dute Hamasek eta Al-Fatahek, apirilean akordioa sinatu ostean. Rai tokiko albiste agentziak jakinarazi du Hamdalaren izendapena, eta esan du gutxi barru ezagutuko direla gainontzeko kideen izenak. Baliteke igandean ixtea negoziazioak bi aldeek.

Apirilean sinatutako akordioarekin, eta zazpi urtez bi administrazioren pean egon ostean, batasun nazionaleko gobernua izanen dute palestinarrek ekainetik aurrera. Urte horietan guztietan, Hamasek agindu du Gazan, eta Al-Fatahek kontrolatutako PANek, berriz, Zisjordanian. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.