Mundua

Raqqa hiria askatzea lortu du SDFk

SDF Siriako Indar Demokratikoak Siria ipar ekialdeko Raqqa hiria askatu du, EI Estatu Islamikoaren aurkako operazioan.

Talal Salu jenerala, Raqqa askatzeko operazioaren hasiera azaltzen. YOUSSEF RABIE YOUSSEF / EFE
2017ko urriaren 17a
08:02
Entzun

SDF Siriako Indar Demokratikoak —nagusiki YPG milizia kurduak osatua— adierazi du orain arte EI Estatu Islamikoaren esku zegoen Raqqa hiria kontrolatzen duela. SDFk, ordea, ez du baieztatu EIko kideen presentziarekin amaitu duenik inguruan. "Operazio militarra amaitu da Raqqan, orain lo dauden EIren zelulak amaitzeko operazioa abiatu dugu", azaldu du SDFko Talal Salu jeneralak.

Manbetxeko Kontseilu Militarreko —SDFko kide— bozeramaile Xervan Darwixek azaldu du oraindik EIko kideak geratzen direla hirian: "Oraindik EIko soldaduak daude udaleko estadioaren inguruan; ezin dugu esan Raqqa guztiz askatuta dagoela".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.