Kuba

Raul Rivero idazle disidentea askatu dute

Kubak Raul Rivero poeta disidentea aske utzi du gaur. Riverok 20 urteko kartzela zigorra zuen. 2003ko martxoan atxilotu zuten eta hilabete beranduago espetxe zigorra ezarri zioten, beste 74 laguni batera. Atzo, haietatik sei utzi zituzten aske atzo, eta gaur, Rivero askatu dute. Zazpi lagun horiek libre uztearen arrazoi gisa "osasun arazoak" daudela esan dute, baina Kuba eta Europako Batasunaren artean harremanak hobetzeko keinu bezala ulertu dute askok.

2004ko azaroaren 30a
18:35
Entzun
Raul Riverok berak esan duenez, bera aske uztearen arrazoia "nazioarteko presioa" da, eta ez, Kubako agintariek esan duten gisan, osasun arazoak.

Izan ere, Bruselak datorren abenduaren 14an aztertu behar du, Kubaren aurka 2003ko ekainean ebatzitako zigorrak berrestea ala ez.

Atzo, Oscar Espinosa Chepe ekonomilaria; Margarito Broche, Bakea, Demokrazia eta Askatasuna erakundeko kidea; Marcelo Lopez CCDHRNko kidea; Pedro Arguelles Moran kazetari elkargo bateko zuzendaria; Pablo Pacheco kazetaria eta Jesus Mustafa Felipe Kristau Askapen Mugimenduko kidea libratu zituzten.

2003an atxilotutako 75 lagunetatik 13 askatu ditu honezkero Castroren aginteak. Azken askatzeak jazo dira, Espainiako enbaxadore Carlos Alonso Zaldivarrek Kubako Atzerri ministro Felipe Perez Roquerekin bildu ondoren joan den ostegunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.