Mundua

Rice Turkian da, Kurdistango auzia baretzen saiatzeko

Ankarako Gobernuko buruzagi nagusiekin bilerak egingo ditu egunean zehar AEBetako Estatu idazkariak. Gauean Istanbulera joango da, Iraken auzo diren estatuen batzarrean parte hartzeko.

2007ko azaroaren 2a
12:45
Entzun
Condoleezza Rice AEBetako Estatu idazkaria Turkian da, hain zuzen ere, Kurdistango auzia tarteko, Ankarako Gobernuaren eta Irakekoaren artean sortu den liskarra baretzen saiatzeko.

Iraken mendeko Kurdistanen PKK Kurdistango Langileen Alderdiko gerrillariak aterbetzen dituztela argudiatuta, eremu horretan sartzeko baimena eman dio Turkiako Parlamentuak armadari. Hala, 100.000 soldadu bildu ditu Irakeko mugan. Irakeko Gobernuak haserre hartu ditu erabaki horiek.

Krisiari irtenbide bat ematen ahaleginduo da Rice egunotan. Gaur, Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroarekin, Ali Babacan Atzerri ministroarekin eta Abdulla Gül presidentearekin bildu da (KPK Justizia eta Garapena alderdi islamista moderatukoak dira hirurak). PKKren aurka beren kabuz ez aritzeko, baizik eta AEBekin koordinatuta konbentzitzen ahaleginduko da Rice.

Gauean, berriz, Istanbulera joango da, Iraken auzo diren estatuen batzarrean parte hartzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.