Mundua

Richard Holbrooke hil da bart, AEBetako bitartekaria Balkaneetan, Pakistanen eta Afganistanen

Balkaneetako Gerra amaitu zuen Daytongo Akordioaren bultzatzaile nagusia izan zen. Arrakasta hori, ordea, ezin izan zuen errepikatu beste gatazka batzuetan.

2010eko abenduaren 14a
17:36
Entzun
Richard Holbrooke hil da bart, AEBek hainbat gatazketan izan duten bitartekaria. 69 zituen eta negoziaio lanetarako bere gaitasuna nabarmendu du Barack Obama AEBetako presidenteak. Abilezia horri esker, Bosnia-Herzegovinako Gerra amaitu zuen Daytongo Akordioa aurrera ateratzea lortu zuen 1995ean, non Serbiak, Kroaziak eta Bosniak lau urteko gerraren ondoren bakea hitzartu zuten. Balkaneetako Kissinger ezizena jarri zioten.

Obama presidente izendatu zutenean, Pakistan eta Afganistanerako ordezkari izendatu zuen Hillary Clintonen aholkua jarraituz, baina Bosniako arrakasta ez zuen errepikatzerik izan. Txipren ere greziar eta turkiarren arteko bitartekari lanak egin zituen. Zazpi aldiz izan da Bakerako nober saria jasotzeko hautagai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.