Rick Santorumek garaipen bikoitza lortu du AEB Amerikako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoen presidentetzarako lehian: Alabamako eta Mississippiko primarioetan. Errepublikanoen sektore kontserbadoreenaren babesa lortu du, Newt Gingrichi ozta-ozta irabazi arren. Santorumek botoen %35 lortu ditu Alabaman, eta %33 Mississippin. Gingrichek berriz, botoen %29 lortu ditu lehen estatuan, eta %30 bigarrenean. Mitt Romney oraindik ez da alderdiko faborito bihurtu, errepublikanoen lehian lehen postuan jarraitu arren. Dena den, garaipen zabala lortu du Hawaiiko primarioetan, botoen %45 bereganatuz, eta baita Samoa Estatubatuarreko caucus-ean ere.
Lehia estutzen ari da
Santorumek errepublikanoen lehian jarraitzeko asmoa du: «Romneyk irabazi duela uste du, baina nire aurka diru gehiegi gastatu behar du». Gingrichek eta Ron Paulek ere ordezkariak bereganatzeko lehian jarraituko dute oraingoz. Romneyk 405 ordezkari ditu, Santorumek 252, Gingrichek 131 eta Paulek 48. Gingrichek lehia utziz gero, alderdiko kontserbadoreenen babesa lortuko luke Santorumek.
Rick Santorumek ozta-ozta irabazi ditu Alabamako eta Mississippiko primarioak
Romney gailendu da Hawaiin eta Samoa Estatubatuarrean AEBetako errepublikanoen lehian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu