Gutxienez 95 lagun hil dira Brasilen Rio de Janeiroko estatuan astelehenetik aurrera izandako euriteetan. Sergio Cabral gobernadoreak adierazi duenez, estatuaren inoizko euri jasarik handiena izan da aste honetakoa.
Luiziek txabola auzoak azpian harrapatu dituztenean zendu dira lagun gehienak, Eduardo Paes Rio de Janeiroko alkateak aitortu duenez.
Beste 96 pertsona zaurituta daude eta kaltetuak milaka dira.
Rio de Janeiro hiriburuan eta inguruan hamabi milioi lagun bizi dira. Niteroi herrian hil da jende gehien: 48 pertsona. Rion bertan, 35.
"Hiriburua eraberritzeko euriak geratu beharra dauka", adierazi du Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo Gobernuko presidenteak.
Duela hiru hilabete Rio de Janeiroko estatuan bertan beste 52 lagun hil ziren luiziengatik. Angra dos Reisen izan zen orduan ezbeharra. Sergio Cabral estatuko gobernadoreak esan du "arrisku guneetan" egiten diren eraikuntzak ezin izaten dituztela eragotzi eta autokritika egin du.
brasil
Rio de Janeiro, urez gainezka
Dagoneko ia ehun lagun hil dira Brasilen aste honetako euri jasengatik. Luiziek eragin dituzte heriotza gehien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu