Rio de Janeiroko eskola batean hainbat haur hil ditu tiroz ikasle ohi batek

Erasotzaileak bere buruaz beste egin du Poliziak inguratu duenean; gutxienez hamabi lagun hil ditu

Erredakzioa
2011ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Gutxienez hamabi haur hil dituzte tiroz Rio de Janeiroko eskola batean. Ikasle ohi bat izan da erasotzailea. Ondoren, Poliziak inguratu duenean, bere buruaz beste egin du.

Eskolan sartzeko, mintegi batean parte hartzera joan zela adierazi zuen 24 urteko erasotzaileak. Gelara iristerakoan, ezer esan gabe tiroka hasi zela adierazi dute lekukoek. Biktimak 12 eta 14 urte artekoak dira. Horrez gain, hogei lagunetik gora zaurituta daude, eta horietako hainbat, gainera, larri.

Erasotzaileak agur mezu bat idatzi duela azaldu du Rio de Janeiroko Poliziak, baina horrek ez duela «zentzurik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.