Robert Geoffrey Edwardsek (Manchester, 1925) garatutako teknikari esker, 1978an jaio zen in vitro ernaldutako lehen gizakia.
50eko urteen amaieran jarri zuten Edwards giza antzutasunari konponbideak topatzeko lanean, Erresuma Batuko Medikuntza Ikerketarako Institutuan. Ordurako, animalien ugalketaren fisiologia ikertzen aritutakoa zen biologoa. Animaliekin garatu zuen teknika lehenik.
Zientzia arloan "erronka ikaragarriei" aurre egin behar izan zien, baita "sistemaren oposizio gogorrari" ere. Hala adierazi zuen 2010ean Nobel saria eman zion Karolinska institutuak. Metodoaren arrakastak "iraultza" ekarri zuen institutuaren arabera.