Luis Roldan Guardia Zibileko zuzendari nagusi ohia gaur atera da kalera espetxetik behin betiko. Zaragozako (Espainia) zentro batean egon da azkenaldian, kanpoan lo egiteko eskubidearekin, eta gaurtik aurrera ez du itzuli beharrik izango. Kargu publikoa eta Guardia Zibileko buru izan zen garaian delitu ekonomikoak egin izana egotzita -kuartelen eraikitze eta berreraikitze lanetan hamar milioi euro lapurtu zituela leporatu zion Justiziak-, 30 urteko zigorra jarri zioten, baina horietatik hamabost bete ditu.
"Oso gogorra izan da", adierazi du Roldanek gaur, hedabide askoren aurrean, eta berak lapurtutako dirua non den ez dakiela esan du. "Dirua non dagoen ez dute ikertu, interesik ez dutelako izan. Beraz, Juan Antonio Gonzalezi galdetu diruarekin zer egin duten". 1995ean Roldalen operazioa zuzendu zuen Espainaiko Poliziako zuzendari nagusia zen Gonzalez. Guardia Zibileko buru ohiak orduan ihes egin zuen Espainiatik; lehendabizi Parisera, gero Laosera. Hor atxilotu zuten. "Egin nuenagatik gogor ordaindu dut. Beste batzuek, aldiz, ez".
"Erretiratu bezala" biziko da hemendik aurrera, "pentsio txikiarekin". Zaragozan bertan pisu txiki bat daukala esan du -gurasoena- eta bertan egongo dela.
Espainia
Roldan, kalean
Guardia Zibileko zuzendari nagusi ohia gaur atera da espetxetik behin betiko. Hamar milioi euro lapurtu izana egotzita 30 urteko zigorra jarri zioten eta 15 bete ditu. Ez omen daki diru hori non dagoen. "Egin nuenagatik gogor ordaindu dut. Beste batzuek, ez".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu