Ibarretxek telegrama baten bidez helarazi dizkio zorionak Prodiri. Besteak beste, Prodiren gobernuak italiarrei "oparotasun, aurrerapen eta berdintasun urteak" ekarriko dizkiela iritzi dio Ibarretxek, eta "aliatu eta adiskidetzat" daukala esan dio Italiako presidente hautatuari.
Italian, ordea, tentsioak gori-gori segitzen du hauteskundeetako emaitzen inguruan. Izan ere, Silvio Berlusconik ez du onartzen Prodiren garaipena, zentro-ezkerreko hautagaiak astelehenean bertan bere burua irabazle aldarrikatu arren. Iruzurraren aukera ere aipatu du Berlusconik, eta emaitza oso estua izan denez, boto guztiak berriro zenbatzeko eskatu du. Prodik, berriz, ez duela zenbaketa horren beldurrik agertu du, baina, era berean, hauteskundeak eurek irabazi dituztela nabarmendu du, eta, beraz, ez dagoela halako neurrien beharrik.
Politika
Romano Prodi "aliatu eta laguna" zoriondu du Ibarretxek
Italian oraindik tira-biraka dabiltzan arren, Romano Prodi zentro-ezkerreko hautagai eta emaitza ofizialen araberako irabazlea zoriondu du gaur Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak. Zoriontzeaz gain, "aliatu eta laguntzat" daukala agertu dio, eta EAE Euskal Autonomi Erkidegoa bisitatzeko gonbidapena egin dio. Emaitza ofizialen arabera, doi-doi bada ere Prodik irabazi ditu Italiako hauteskundeak. Haren leihakide eta eskuinaren hautagai Silvio Berlusconik, ordea, garaipena onartu gabe jarraitzen du, eta botoak berriro zenba ditzatela eskatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu