Romney eta Gingrich berdinduta daude, inkesta baten arabera

Gingrich indartu egin dute Hego Carolinako garaipenak eta Romneyren sendiaren irabaziak argitaratzeak

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
AEBetako presidentetzarako hautagai izateko lehia gero eta garratzagoa da Alderdi Errepublikanoan. Hautagaien arteko akusazioak eta presioak gero eta gogorragoak dira, eta atzo kaleratutako inkesta baten arabera, Barack Obamarekin lehiatzeko aukera gehien dutenak, Mitt Romney eta Newt Gingrich, berdinduta daude. Floridan daude biak boto bila, han baitute hurrengo lehia, hilaren 31n. Hain zuzen, inkesta estatu horretako Quinnipiac Unibertsitateak egin du, 601 boto-emaile errepublikanoren artean. Horren arabera, %36k nahiago dute Romney, eta %34k, Gingrich.

Emaitza horien arabera, Gingrich ondoraino hurbildu zaio Romneyri, Hego Carolinan irabazita. Romneyren hautagaitza hagitz indartuta atera zen New Hampshireko bozketatik, baina ordutik Gingrich aldea jaten ari zaio. Horretan izanen du zerikusia Romneyk estatuari ordaindutako zergen inguruan argitaratutakoinformazioak. Horien arabera, 2010ean Romneyren sendiak hamasei milioi euroren irabaziak jaso zituen, eta horien %14 baino gutxiago ordaindu zuen zergetan, hau da, urtean 38.000 euro —AEBetako sendien bataz bertzeko urteroko irabaziak— irabazten dituen familia bati ezartzen zaion tasa berbera. Romneyren sendia AEBetan irabazi gehien dutenen artean dago, gizartearen %1 horren artean. Horrek klase ertain eta baxuko boto-emaile errepublikanoak aldendu diezazkioke.

Hispanoen botoa

Presidentetzarako hautagaitza lortzeko 1.144ordezkarietatik 50 daude Floridan. Estatu horretan hispanoen botoa garrantzitsua da. Herritarren %22 dira —kubatarrak gehienbat—, baina zentsuan, %13. Latino Decisions erakundearen arabera, hispanoen artean Obamak erraz irabaziko lieke bi hautagaiei. Ia botoen%70 eskuratuko lituzke, %25 ingururen aurka. Hautagai errepublikanoen artean, berriz, hispanoen %35 ageri dira Romneyren alde, eta %20 Gingrichekin daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.