mundua

Romney lehiatuko da Obamarekin AEBetako presidentetzarako hauteskundeetan

Hautagai izateko behar ziren 1.144 ordezkariak lortu ditu gaur errepublikanoak, Texasen.

2012ko maiatzaren 30a
08:43
Entzun

Mitt Romney Massachusettseko gobernadore ohia lehiatuko da Barack Obama AEBetako egungo presidentearen aurka AEBetako presidentetzarako hauteskundeetan. Hautagai izango zela ziurtzat jotzen bazen ere, Texasen garaipena eskuratu ostean lortu ditu hautagai izateko behar ziren 1.144 ordezkariak.

AEBetako Alderdi Errepublikanoaren presidentetzarako hauteskundeak izan dituzte Texasen, eta jokoan zeuden 155 ordezkarietatik gutxienez 91 lortu ditu. Texasen bozak izan aurretik 1.066 zituen Romneyk. Ron Paul hautagaiak %10eko babesa jaso du.

Abuztuan izendatuko dute hautagai ofizialki Romney. Texaseko garaipenaren ondoren, "eskertuta eta prestu" agertu da. "Gure alderdia batu egin da azken hiru urte eta erdian izandako akatsak atzean uzteko", adierazi du ohar baten bidez.

Romneyk onartu du egin beharreko lana "zaila" izango dela, baina guztiaren gainetik herrialdea "enpleguaren eta goraldiaren bidera eramateko" ahaleginak egingo dituztela nabarmendu du.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.