AEB-ETAKO HAUTESKUNDEAK

Romney, Obamaren boto-emaileen kontra

AEBetako hauteskundeetarako Alderdi Errepublikanoko presidentegai Mitt Romneyren bideo bat hedatu da sarean. Barack Obama egungo presidentearen boto-emaileen aurka hitz egiten du: "Uste dute gobernuaren lana dela haiek zaintzea". [youtube]http://youtu.be/bHPELKxoisI[/youtube]  

2012ko irailaren 18a
15:44
Entzun

AEBetako presidente izateko Alderdi Errepublikanoaren hautagai Mitt Romneyk Barack Obama presidentearen boto-emaileak kritikatu ditu, grabatzen ari zitzaizkiola jakin gabe. Mother Jones aldizkariak zabaldu du bideoa, eta, bertan, hauteskunde kanpainaren estrategiaz mintzatzen da Romney.

Obamaren boto-emaileak "gobernuaren menpekoak" direla esan du Romneyk, eta gaineratu du: "Uste dute gobernuaren lana dela haiek zaintzea". Are gehiago: "Uste dute eskubidea dutela osasun zerbitzu publikoa erabiltzeko, etxebizitza bat edukitzeko eta abar". Romneyren esanetan, AEBetako herritarren %47k Obamaren alde bozkatuko dute "gertatzen dena gertatzen dela", uste baitute "biktimak" direla. Zergak jaistearen mezua zabalduta Obamaren aldekoengan ez dutela botorik lortuko iritzi dio hautagai errepublikanoak: "Haiek ez dute zergarik ordaintzen, eta, beraz, zergak jaistearen mezuak ez du oihartzunik izango haiengan".

Diru emaile ugarirekin egindako afari batean egin zituen Romneyk adierazpenok. Haren jarrera azaldu zuen iluntzean: "Nire ideiak ez nituen oso era egokian adierazi".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.