Mitt Romney AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidentetzarako Alderdi Errepublikanoaren hautagaiak beste bi estatutan lortu du garaipena gaur, Nebraskan eta Oregonen, eta ofizialki hauteskundeetan Barack Obama egungo presidentearen aurka lehiatzeko behar diren 1.144 ordezkariak lortzetik gertuago dago.
Romney gero eta babes gehiago jasotzen ari da, errepublikanoen artean lehiakide bakarra baita: Ron Paulek, geratzen zen aurkari bakarrak, astelehenean iragarri zuen "kanpaina aktiboa" egiteari utziko ziola.
Hala ere, Romneyk Nebraskan jokoan dauden 32 ordezkariak eta Oregonen dauden 25ak lortuko balitu, ez lituzte oraindik beharrezkoak diren 1.144 ordezkariak eskuratuko.
Gaur goizean egindako mitin batean, Romneyk Obamaren politika ekonomikoak kritikatu ditu: "Zorraren eta gastuaren infernu honetatik aterako gaituen presidente bat behar dugu".