mundua

Romneyk irabazi du Puerto Ricon, eta lidergoa sendotu du

Hogei ordezkari gehituko ditu, lehen zenbaketaren arabera, alde handiarekin irabazi duelako AEBetako errepublikanoen primarioetan.

2012ko martxoaren 19a
13:47
Entzun

Mitt Romney geroz eta faboritoagoa da AEBetako hurrengo hauteskundeetan Barack Obamaren aurkari izateko lehian. Bart Puerto Ricon errepublikanoen primarioak irabazi ditu, eta lehen zenbaketen arabera, alde handiarekin, gainera.

Litekeena da Romneyk Puerto Ricoko hogei ordezkariak eskuratuko ditu, horretarako botoen erdia nahikoa bazuen. Botoen %30 zenbatuta, %85 dira Romneyren aldekoak; Rick Santorumek %8 eskuratu ditu eta Newt Gringrichek, %2.

Santorumen porrota

Hasiera batean Santorum zen Puerto Ricon irabazteko faborito, baina herrialde hori AEBetako zati bat izan dadin gaztelera baztertu behar zuela adierazi zuen hautagai horrek, ingelesa hizkuntz ofizial bakartzat hartuz, eta dirudienez horrek ekarri du Romneyren garaipena.

Puerto Ricoko hogei ordezkariekin 538 izango lituzke Romneyk. Santorumek 239 ditu, Gingrichek 139 eta Ron Paulek 69. Alderdi Errepublikanoaren estatutuek diote presidentetzarako hautagai izateko 1.144 bildu behar dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.