Romneyk irabazi du Wyomingen
WASHINGTON. AEBetako errepublikanoen lehian beste garaipen bat lortu du Mitt Romneyk, Wyomingen. Bozen %39 eskuratu ditu. Rick Santorumek, berriz, %33. Atzean geratu dira Ron Paul eta Newt Gingrich. Datorren asteko astearte handiko lehiara begira daude hautagaiak, egun horretan hamar estatutan egingo baitituzte bozak eta 437 ordezkari egongo baitira jokoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu