Romneyk presidenteak Afganistanera eginiko bidaia txalotu du

2012ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Osama bin Ladenen hilketa bozetarako argudio gisa erabiltzea kritikatu diote errepublikanoek Barack Obama presidenteari. Afganistanera egin duen bisitarekin, baina, «gustura» agertu da Mitt Romney, ezustekorik ezean azaroko bozetan errepublikanoen hautagai izango dena.

«Tragedia litzateke talibanak boterera heltzea eta Afganistan terroristentzat santutegi bilakatzea», adierazi du Romneyk, eta horrexegatik txalotu du presidentea Afganistanera joan izana. Berriki demokratek kanpainarako bideo bat kaleratu zuten non Romney kritikatzen zuten 2007an hark esandakoa gogora ekarriz: «Ez du zentzurik zerua eta lurra mugiaraztea eta milioika dolar gastatzea pertsona bakar bat harrapatzeko». Errepublikanoek gogor kritikatu dute bideoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.