Sao Paulo Brasilgo hiri garrantzitsuena berreskuratzea lortu du PT Langileen Alderdiak, 2005etik oposizioaren esku zegoena. Zazpi legegintzalditik hirutan soilik lortu du PTk alkatetza —hau da hirugarrena—.
Fernando Haddad ministro ohia izango da alkatea, eta alkate gisa egin duen lehen diskurtsoan Luiz Inacio da Silva Lula-ri esker hitzak egin dizkio, bera izan baita Haddaden bultzatzaile nagusia, eta haren ondoan egin du kanpaina osoa. Sao Paulo da gobernuko eta oposizioko alderdien indarrak neurtzeko erabiltzen duten hiria.
50 udalerritan egin dituzte hauteskundeak; horietatik hamazazpi hiriburuak ziren.
Rousseffen alderdiak eskuratu du Sao Paulo
PT Langileen Alderdiak Brasilgo hiri garrantzitsuena berreskuratzea lortu du bigarren itzulian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu