Oposizioak deituta ehunka mila pertsona bildu ziren atzo Brasilgo hiri nagusietan Dilma Rousseff presidentearen dimisioa eskatzeko. Iturri ofizialen arabera, 350.000 bat lagun bildu ziren Brasilian. Ez dira hauek oposizioak deitutako lhen manifestazioak izan, aurretik beste bi ere egin zituzten, azken hau baino askoz ere jendetsuagoak.
Petrobraseko ustelkeria auziak eta gainbehera doan ekonomiak indartu egin ditu Rousseffen aurkako kritikak. Petrobras Brasilgo petrolio konpainia publikoko buru Graça Foster eta zuzendaritza talde osoa kargutik kendu zuen estatuburuak. Izan ere, ustelkeria auziaren eta utzikeriaren ondorioz. 30.000 milioi euro galdu ditu Brasilgo petrolio enpresa nagusiak.
Dena den, eta Rousseffek oraindik babes handia duela frogatzeko, Gobernuaren aldeko manifestazioak deitu ditu datorren ostegunerako agintean dagoen Langileen Alderdiak.