RS 2012ko bozetan izango dela esan du Villepinek
PARIS. Errepublika Solidarioa (RS), Dominique de Villepin Frantziako lehen ministro ohiaren alderdia, «2012ko borrokan» egongo da. Hau da, 2012ko hauteskundeetan parte hartuko du. Dena den, Villepinek ez zuen argitu hauteskunde horietan presidentetzarako hautagaia izango den, bere alderdiaren lehen batzarrean. Ez zuen Nicolas Sarkozy presidentea aipatu ere egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu