Ruanda salatu du NBEk Kongoko gatazkarengatik
KINSHASA. Ruandak Kongoko Errepublika Demokratikoko talde matxino bat lagundu duela salatu du NBEk. BBCk argitaratu duenaren arabera, NBEk dio Ruandak matxino tutsiak entrenatu dituela, ondoren borrokara bidaltzeko. Iragan apirilean lehertu zen Kongoko armadako ofizial tutsiek hasitako matxinada. Ruandako Gobernuak akusazioak errefusatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu