Ruandako FDLR miliziako burua ikertzen hasi da Haga, 2009ko krimenengatik

Kongoko herritarrak hiltzeko kanpaina egitea leporatzen diote Mbarushimanari; iaz atxilotu zuen Hagak

Erredakzioa
2011ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Callixte Mbarushimanaren auzia aztertzen hasi da Hagako Auzitegia. FDLR Ruanda Askatzeko Indar Demokratikoak miliziako buruetako bat izan zen, eta 2009. urtean Kongoko herritarren aurkako gerra krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak bultzatzea egozten diote. Egun hauetan egingo dituzten lau saioen ostean, epaiketa egin ala ez erabaki beharko du Hagak.

Fiskaltzaren arabera, hutu etniako kideek Kongoko ehunka lagun hil zituzten 2009an. Horrez gain, 15.000 bortxaketa salaketa baino gehiago izan ziren urte hartan. Hagaren ustez, Mbarushimanak komunikabideetan hedatutako mezuen bidez bultzatu zituen krimen horiek, nazioarteari presio egiteko.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.