Ruandako genozidioaren hamargarren urteurrena atzo betetzen zela baliatuta, Sudango Darfur eskualdean antzeko egoera pairatzen dela salatu zuten atzo nazioarteko giza eskubideen aldeko hainbat erakundek.
«Nazioarteak erantzuna emateko denbora gehiegi behar izan duen beste giza krisia da Darfurkoa», esan zuen David Mozersky Afrikako gatazkak konpontzeko lanean ari den talde bateko eledunak. Khartumgo gobernuak«hilketa, bortxaketa eta erbesteratze estrategia etnikoa darabil» Sudango eskualderik txiroenaren aurka, Human Rights Watch erakundearen arabera.Sudango talde etniko nagusiak jatorri arabiarreko nomadak eta nekazari beltzak dira. Iazko otsailean, bi talde gerrillari matxinatu ziren Darfur eskualdean. Salatu zutenez, elite arabiarraren esku den Gobernuak eskualdea erabat baztertuta du. Taldeon aurkako borrokan, herritar beltzen aurkako bonbardaketa itsuak, milizia arabiarren erasoak eta giza laguntzaren blokatzea erabiltzea leporatzen diote Khartumi. nazioarteko erakundeek.
NBE: «Garbiketa etnikoa»
Darfurren gertatzen ari dena «garbiketa etnikoa da, ez, ordea, genozidioa», esan duJan Engeland Nazio Batuen Erakundeko ordezkariak.
Gatazkaren ondorioz milaka hildako eragin dituela esan du Txadera ihes egindako sudandarren lekukotasunak jaso dituen Human Rights Watch taldeak. NBEren arabera, 750.000 iheslarik zeharkatu dute Txaderako mugaldea.«Ruandaren urteurrenean, munduak ezin du berriz akats bera egin», esan du Amnesty International erakundeak.
SUDAN
«Ruandako genozidioa berriz», Darfurren
Gobernuak zibilen aurkako estrategia etnikoa darabilela salatu dute nazioarteko giza eskubideen aldeko hainbat taldek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu