Edouard Karemera Barne ministro ohia, Callixte Nzabonimana Gazteria ministro ohia, Ildephonse Nizeyimana kapitain eta zerbitzu sekretuetako bigarrena izandakoa eta Matthieu Ngirumpatse Garapenerako eta Demokraziarako Mugimendu Errepublikano Nazionaleko presidente ohia zigortu ditu Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegiak.
1994an Ruandan 800.000 lagun hil zituzten gerran, gehienak tutsiak, eta hilketa horien arduradun jo dute Nizeyimana. Nazioarteko Auzitegiaren arabera, berak antolatu eta agindu zien soldaduei milaka tutsi hiltzea, tartean, Rosalie Gichanda erregina izandakoa. Beste hiru zigortuek "parte hartze erabakigarria" izan zutelako zigortu dituzte.
Juvenile Habyariman presidentearen hilketaren ondororen sortu zen gobernuko kide izan ziren bi ministro ohiak, eta gobernu horri leporatzen zaio tutsiak eta hutu moderatuak hiltzea, aihotzekin eta suzko armekin. Ehun egun inguru egon zen gobernua agintean, eta gero Ruandako Fronte Patriotikoak (milizia hutua) hartu zuen agintea.