Ruandako

Ruandako genozidioaren arduraduntzat dituzten lau ministro ohiren aurkako epaiketa hasi da

Ruandako genozidioa gertatu zenean agintean zegoen hutuen Gobernuko lau ministro ohiren aurkako epaiketa hasi da; hain zuzen ere, 1994an tutsien aurka egindako sarraskiaren arduradun eta buruzagi ideologikotzatu dituzte lau lagun horiek. Atzerri ministroa, Osasun ministroa, Merkataritzakoa eta Zerbitzu Zibiletakoa dira auzipetuak. 1994ko gertakarietan 80.000 lagun hil zituzten, gehienak tutsiak.

2003ko azaroaren 6a
13:27
Entzun
NBE Nazio Batuen Erakundeak eratutako tribunal bat da lau ministro ohiak epaituko dituena, eta Tanzaniako Arusha hirian ari dira egiten epaiketa.

Ruandako biztanle tutsienganako gorrotoa piztea, eta, halaber, haien aurkako sarraskiak egin zituzten milizia hutuak armatzea leporatzen diete lau lagun horiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.