'Ruby auzia'-ren eskuduntza norena den aztertuko dute Italian

Erredakzioa
2011ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Italiako Auzitegi Konstituzionalak onartu egin du diputatuen ganberak aurkezturiko helegitea aztertzea. Oraingoz, kasua aztertzen hasiko dira, baina azken erabakia datozen hilabeteetan hartuko dute.

Hau da diputatuen ganberak helegitean planteatzen duena: Ruby kasua ez da Milango Auzitegiaren eskuduntzakoa, eta Ministroen Auzitegiari dagokio kasua epaitzea.

Boterea gehiegikeriaz erabiltzea egozten dio Milango Fiskaltzak Silvio Berlusconi lehen ministroari, 2010. urtean Karima al Marough (Ruby) libre utz zezaten telefonoz deitu baitzuen komisaldegira.

Asteartean onartu zuen diputatuen ganberak helegitea aurkeztea. Berlusconiren alderdiak dio «arrazoi instituzionalengatik» egin zuela deia Berlusconik. Ruby Hosni Mubaraken iloba zela uste zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.