«Espainiako Konstituziorik gabe, Generalitaterik eta Kataluniako Legebiltzarrik ez litzatekeexistituko. Kataluniarik gabe ez dago Espainiarik, eta Katalunia bereiziak Espainia izaten jarraituko luke. Horregatik, Konstituzioa betetzea instituzio katalanak defendatzea da». Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak esandako hitzak dira. Kataluniako autonomia bertan behera uzteko Espainiatik iritsi diren ahotsei erantzun die, esanez ez dela lege aldetik ekintzarik egon Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuaren kontra, eta, beraz, bide hori ez dela bideragarria.
Konstituzioaren 155. artikuluaren arabera, autonomia erkidegoren batek eginbideak beteko ez balitu edota Espainiaren interes orokorren kontra egingo balu, Espainiako Senatuko gehiengo osoarekin, eginbideak betetzeko behar diren neurriak har ditzake Espainiako Gobernuak.
Ruiz Gallardon: «Konstituzioa betetzea Kataluniako instituzioak defendatzea da»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu