Epaitegiak

Ruiz Polancori espedientea ireki diote, "bi akats larri" egin dituelako

CGPJ Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak diziplina-espediente bat zabaltzea erabaki du gaur Guillermo Ruiz Polanco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen kontra. Enrique Lopez CGPJko bozeramaileak zehaztu duenez, "bi akats larriren" ondorioz erabaki dute espediente zabaltzea; "atentzio ezagatik" bata eta "funtzionarioekiko jazarpenarengatik" bestea. Ruiz Polancok Ibai Aiensa ETAko ustezko kidea aske utzi izanaren ondotik sortu da afera.

2004ko martxoaren 8a
18:52
Entzun
Guillermo Ruiz Polanco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak "justifikaziorik ez duen lintxamendu baten biktima" sentitzen dela adierazi du gaur Botere Judizialaren erabakiaren berri jakin ostean. Halaber, akatsik ez duela egin berretsi du eta Botere Judizialak bere aurkako neurriak hedabideei zabaldu izana deitoratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.