Rull, Ponsati, Turull, Puig eta Sanchez ere, Junts per Catalunyaren zerrendan

Bere zerrendak bozak irabazi ez arren, Puigdemont Generalitateko buru izatearen alde agertu da Marta Pascal PDECateko idazkari nagusia.

Puigdemonten zerrendan joango dira Turull eta Rull. FERNANDO ALVARADO, EFE
2017ko azaroaren 17a
12:20
Entzun

Carles Pigdemont buru izango duen zerrendako gainontzeko izenak argitara ateratzen ari dira apurka-apurka. Jordi Sanchez bigarrena izango zela jakin zen atzo, eta gaur beste izen batzuk gehitu zaizkio, besteak beste, Bruselan dauden Clara Ponsati eta Lluis Puig kontseilariak, eta Estremerako espetxean dauden Jordi Turull eta Josep Rull.

Horiez gain, badira independente gisa aurkeztu diren beste batzuk ere, esaterako, orain arte Madrilen Generalitatearen ordezkari gisa aritu izan den Ferran Mascarell eta Letra Katalanen Institutuko zuzendari Laura Borras.

Bestalde, eta Oriol Junquerasek aurrez egindako adierazpenei kontrajarriz, "arraroa" iruditzen zaio PDECateko idazkari nagusiak Puigdemont ez den beste inor jartzea Generalitateko buruzagitzan, nahiz eta bozak beste alderdi subiranista batek irabazi: "Finean bera da Kataluniako presidentea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.