GEORGIA

Saakashvili da presidente hautatua izateko faboritoa gaur

Bozetara aurkeztu diren beste bost hautagaiek ez dute aukerarik hari itzala egiteko

Erredakzioa
2004ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Azaroan Eduard Shevardnadze presidentearen aurkako Arrosaren Iraultza egin zuen oposizioko buru Mikhail Saakashvili da gaur Georgiako lehendakaria aukeratzeko boz berriak irabazteko faboritoa. Beste bost hautagaietatik bakar batek ere ez du Saakashviliri lehia sendorik egiteko ahalmenik. Hala, inkesta elkarteek uko egin diote boto asmoaz azterketa egiteari.

Parte-hartze tasa izango da argitu beharreko zalantza nagusia. Izan ere, botoa emateko eskubidea duten 1,7 milioi herritarretik %50ek baino gehiagok bozkatu behar dute emaitzak baliozkoak izateko, eta Shevardnadzeren ingurukoek boikoterako deia egin dute. Saakashvilik ohartarazi du hauteskundeak baliogabetuz gero «kaosa eta desordena» nagusituko direla Georgian. Bozen ondoren izango du, ordea, benetako erronka lehendakari berriak: herrialdea krisi ekonomikotik ateratzea Sobiet Batasuneko errepublika aberatsenetakoa izan zen. Mikhail Saakashvili duela 36 urte jaio zen. Estatu Batuetan egin zituen ikasketak eta Mendebaldearekin harremanak sendotzearen aldekoa da. Hala, Errusia orain arte Georgian izan duen eragina Washingtonen mesedetan galtzearen beldur da. Errusiatik igaro gabe petrolioa Kaspiotik Mendebaldera garraiatzeko bidea eraikitzea da Georgiak duen egitasmo nagusia egun. Abkhazia eta Hego Osetiak ez dituzte bozak aintzat hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.