Irak

Sabotaje baten ondorioz, iparraldetik zeharreko petrolio esportazioa eten behar izan du Irakek

Petrolioa Turkiako Ceyhan portura eramaten duen oliobidean leherketa bat izan dela eta, iparraldetik barrenako petrolioa esportazioa bertan behera utzi behar izan du Irakek. Oliobide horrek Kirkuk (Iraken mendeko Kurdistan) eta aipatutako itsasorak irteera batzen ditu, eta gaur goizean lehergailu bat eztandarazi dute kanala hondatuz. Petrolio esportazioa da Iraken dibisa iturri nagusia.

2004ko abuztuaren 3a
12:38
Entzun
Kirkuketik 120 bat kilometro mendebaldera egin dute sabotajea, Fatha hiritik hurbil. Oliobide horrek mila kilometro inguru ditu, eta egunero-egunero 600.000 petrolio barrika inguru iristen dira kanal horretatik Turkiako Ceyhan portura gero handiak nazioartera banatzeko.

AEBek gidatutako Koalizioak hautatako behin-behineko Gobernuaren kontrako erreboltariek behin baino gehiagotan egin dituzte oliobide nagusiak; petrolio esportazioak etetea da haien helburua, hain justu, hori delako Iraken dibisa iturri nagusia.

Nolanahi ere, hegoaldeko bidetik ateratzen du Irakek esportatzeko petrolio gehien: Pertsiar Golkoko Basora eta Ameyako portuetan barrena 1.600.000 barrika ateratzen ditu egunero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.