Bertsio batzuek gaur izandako istiluan Sadam Huseinen semeak atxilotu dituztela esan dute, baina iturri ofizialen arabera, erasoaren ondorioz hildakoak irakiar batzuk dira. Erasoaldi horretan, soldadu estatubatuarrek Mosulgo etxe bat erasotu eta su eman diote.
Bestalde, Pentagonoak hildako gorputzak identifikatzen ari dela esan du, baina ez du datu zehatzik eman nahi izan. Satelite bidezko telebista arabiarrak, Al-Arabiyak, gutxienez hamar irakiar eta lau soldadu estatubatuar hilik aurkitu dituztela esan du.
Lehengo asteburuan, Paul Bremmer Irakeko Okupazio Buruak Sadam Husein bizirik eta ezkutaturik egon zitekeenaren ustea zabaldu zuen.
Amerikako Estatu Batuetako buruek atxilotu behar diren irakiar erregimeneko 55 kide ohien zerrenda egin zuen, horien artean Husein eta bere bi semeak aurki daitezke. AEBtako buruek 25 milioi dolar eskaintzen dituzte Sadam Husein aurkitzen lagunduko duen informazioagatik.
Irakeko auzia
Sadam Huseinen semeak atxiloturik edo hilik egon daitezkeela esan dute AEBtako bi telebista katek
Amerikako Estatu Batuetako militarrak Mosulen egiten ari ziren operazio batean Sadam Huseinen bi semeak atxilotu edo hil dituztela esan dute AEBtako bi telebista katek. Etxe Zuriak Huseinen bi semeak, Usay eta Quday, "operazioan hil direla sinestarazteko arrazoizko motiboak" dituela adierazi du CNNk. Bestalde, NBC telebistak Irakeko buruzagi ohiaren semeak atxiloturik edo hilik egotea posible dela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu