Okupazio indarrek Iraken burutzen dituzten taktikak Sadam Husseinenak bezain "ankerrak" direla iritzi dio Al Kaedako buruak. Armada estatubatuarreko kideek emakumeeak bahitu eta bortxatzen dituztela eta gizonezkoak azidoekin eta zulagailu elektrikoekin torturatzen dituztela salatzen du mezuak. Teknika horien "baskeriak", baina, ez du muyahidinen erresistentziaren indarra areagotzea oztopatuko: "Alderantziz, txostenek erakusten dute Bushen [AEBetako presidentearen] proiektuak porrot egin duela, zapaldua izan dela". Era berean, interneten dagoen grabaketa horretan ziurtatu du ez dutela sekula bizirik harrapatuko. "Aske bakarrik biziko nintzela zin egin nuen (...), ez dut apalduta eta engainatuta hil nahi".
Antza denez, joan den urtarrilaren 19an Al Jazeera telebista kateak zabaldutako grabazio baten bertsio osoa da gaur web orrialdean zabaldu dena. Mezu hartan, AEBetan aurki Al Kaedak egingo duen eraso bat prestatzen ari dela esan zuen buruzagi islamistak, baina aldi berean epe luzeko su-etena eskaini zion Washingtoni. «Al Kaedaren operazio berririk ez da izan, ez segurtasun neurriak gainditzerik izan ez dugulako, baizik eta prestaketa prozesuan daudelako. Zuen herrialdean oso laster ikusiko dituzue», esan zuen. CIA zerbitzu sekretuek baieztatu zuten grabazioko ahotsa Bin Ladeni zegokiola.
Mundua
Sadam Husseinen taktika "anker" berberak erabiltzea leporatu die Bin Ladenek Irakeko okupazio indarrei
Osama Bin Laden Al Kaedako buruak okupazio indarrak Iraken burutzen ari diren ekintzak eta Sadam Husseinenak alderatu ditu eta ezberdintasunik ez dagoela azaldu du web orrialde baten bidez zabaldutako mezu batean. "Armada estatubatuarrak eta bere kideek egindako urrats errepresiboek eta Sadamen krimenek ez dute inongo desberdintasun aipagarririk", ziurtatzen du grabaketa horretan Bin Ladenek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu