Iraken inbasioaren ondorioak

Saddam Hussein Bagdaden da oraindik, Al Jazeeraren arabera

Quatarko Al Jazeera telebista kateak Saddam Husseinen ahotsa jasotzen duen grabazio bat zabaldu du gaur. Irakeko presidente ohiak zinta horretan esaten duenez, ekainaren 14an egin zuen grabazioa eta Bagdaden zegoen. "Inbasoreek egun zailak" biziko dituztela iragartzen du Saddamek grabazioan.

2003ko uztailaren 4a
17:25
Entzun
Al Jazeerak zabaldu duen grabazioa egiazkoa bada, iragan apirilaren 9an Saddam Husseinen erregimena erori zenetik presidente ohiaren berri zuzena izaten den lehen aldia da.

Bagdaden dagoela eta erresistentzi talde sendoak osatu direla ziurtatzen du Saddamek grabazioan. Era berean, AEBetako eta Erresuma Batuko armaden aurka erasoak egiten dituzten erreboltariak inola ere ez salatzeko eskatzen die irakiar guztiei. Ildo horretatik, hildako soldadu kopuruari buruz Washington eta Londres ematen ari diren datuak gezurrezkoak direla dio Saddamek, egiazkoa, askoz ere handiagoa dela.

Saddam Husseinek grabazioan esaten duenez, bera ez ezik, bere erregimeneko beste hainbat buruzagi ere Iraken daude oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.