Mundua

Saddam Hussein kurduen aurkako genozidioagatik epaitzen hasi dira

Iraken menpeko Kurdistanen 50.000-100.000 lagun hil zituztela egotzita, Saddam Hussein estatuburu ohia eta haren zortzi laguntzaile epaitzen hasi dira Bagdaden. Irak okupazio idarren menpe dagoela eta ez duela tribunala onartzen esanez erantzun die Saddamek epaimahaiburuaren lehen galderei. Nolanahi ere, Saddamen erregimenak kurduen aurkako sarraski handiak egin zituen 1987 eta 1988an.

2006ko abuztuaren 21a
15:28
Entzun
Saddam Husseinekin batera Ali Hassan Al Majid - Ali kimikoa goitizenarekin da ezagun- iparraldeko eremuaren arduradun militarra zena, Saber Abdelaziz Al Duri Informazio Militarraren zerbitzuburua, Hussein Rashid al Tikriti Indar Armatuen Agintaritza Nagusiko kide izana, Farhan Mutlak Al Jaburi iparraldeko Informazio Militarrerako Zerbitzuen arduraduna eta Taher Taufik Al Ani ari dira epaitzen.

Saddamek eta Ali Hassan Al Majidek izan ezik, gainerako guztiek ezezkoa erantzun dute epaimahaiak egotzitako delituen errudun diren galdetu dietenean. Estaburu ohia eta haren lehengusua, berriz, isilik geratu dira.

Aurretik, epaiketa hasi eta segituan, tribunala eta epaiketa bera ez dituela onartzen aagertu du Saddam Husseinek, "Irak okupazio indarren mende dagoelako". Era berean, Irakeko presidente dela aldarrikatu du.

1987-1988an Irakeko erregimenak milaka kurdu hil zituen bere menpean zuen Kurdistango zatian. Arma kimikoak erabiliz egin zuten sarraskia.

Saddam Husseinen eta haren laguntzaileen aurkako bigarren epaiketa da gaur hasi dena. Aurrekoan, xiiten aurkako sarraski batengatik epaitu zituzten: 1982an 148 xiita hiltzea leporatu zieten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.