Duela hiru urte AEBetako soldaduek atxilotu zutenetik haien zaitzapean egon zen Saddam Hussein, gaur goizaldean, auzitegi batek agindu bezala,exekuta dezaten Irakeko indarren esku utzi duten arte.
Euskal Herrian goizeko lauak inguru zirela hil dute, Bagdaden, Eremu Berdeko lekuren batean, urkatuta. Haren hurbilekoen arabera, exekuzioari "lasai" aurre egin dio Irakeko presidente ohiak. Zenbait telebistak eman dituzte une horren aurreko irudiak.
Irakeko auzitegi batek xiiten kontrako sarraski batean 148 pertsona hiltzeagatik heriotzera zigortu zituen Saddam Hussein eta haren erregimeneko beste bi goi kargu. Aste honetan bertan Irakeko Auzitegi Gorenak berretsi egin du zigorra, helegite gehiago aurkeztuko aukera itxix, eta exekuzioa 30 eguneko epean gauzatzeko aginduz.
Nazioarteko albiste agentzien arabera, komunitate xiitaren eta kurduaren gehiengoak pozik hartu du Saddam Hussein urkamendian hiltzea. Komunitate horiek jazarpen handia jasan zuten haren erregimenaren mende. Aldiz, sunitek suminduta hartu dute albistea.
Irakeko indarkeria oldea behintzat ez du amaitarazi Saddam Husseinen exekuzioak: gaur goizean bertan bonba bat lehertarazi dute Kufako merkatu batean, eta gutxienez, 30 dira hildakoak. Bagdaden ere hainbat bonba jarri dituzte, eta han 26 lagunetik gora hil dira.
Mundua
Saddam Hussein urkatuta hil dute
Xiiten kontrako sarraski batengatik heriotzera zigortu zuten Irakeko presidente izana, eta bart goizaldean exekutatu dute. Saddam Hussein hil dutenetik atentatu andana izan dira Iraken, eta gutxienez 56 lagun hil dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu