Irailaren 11ko atentatuak

Saddam Husseinek 2001eko irailaren 11ko atentatuekin ez zuela zerikusirik izan aitortu du George W. Bushek

AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente George W. Bushek onartu duenez, Saddam Husseinek ez zuen 2001. urteko irailaren 11n World Trade Center eta Pentagonoaren aurka izandako erasoekin inolako loturarik izan. Hala ere, noizbait Al Kaeda erakundearekin harremanak izan dituela "ziur" da.

2003ko irailaren 18a
17:35
Entzun
"Ez dugu Saddam Hussein eta irailaren 11ko atentatuak lotzen dituen inolako frogarik", aitortu du AEBtako presidente George W. Bushek. AEBtako zenbait egunkari ezagunek kaleratu duten inkesta baten arabera, AEBtako hamar herritarretatik zazpik Hussein World Trade Centerreko eta Pentagonoko erasoen atzetik dagoela uste du. Inkesta Bushen prentsaurrekoaren aurretik egin zuten aipatu egunkariek.

Kontuak kontu, Husseinek Al Kaeda taldearekin loturak izan dituela "ziur dela" azpimarratu du Bushek.

Bushen aitorpenak ika-mika handia eragin du mundu zabalean. Izan ere, Saddan Husseinek irailak 11ko atentatuekin izandako ustezko harremana izan zen Bushek Irak inbaditzeko erabaili zuen aitzakietako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.