Iraken inbasioaren ondorena

Saddam Husseinen Armadako bi general atxilotu dituztela diote AEBetako indarrek

Saddam Husseinen Armadan general kargua zuten bi lagun atxilotu dituztela jakinarazi duAEBek indarrek Iraken duen buruzagitzak. Harrapaketa Falluja hirian gertatu dela zehaztu du, hau da, Irakeko erresisentziaren gotorleku nagusietakoa den lekuan. Ildo horretatik, atxilotutako bi generalak —izenik ez dute eman—, gaur egun erresistentziaren buruzagi handienetakoak zirela agertu dute AEBetako iturriek.

2003ko azaroaren 6a
13:26
Entzun
Zehazki, bilagun horiek Falluja inguruko erresistentzia antolatu eta finantzatu dutela azpimarratu dute AEBetako Armadako buruzagiek.

Harrapaketa, berriz, Aire Armadako 82. Dibisioak egin duela jakinarazi dute, bart goizaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.