Iraken inbasioa

Saddam Husseinen bizkartzainetako hamar atxilotu dituztela diote AEBek

AEBetako Armadako iturriek jakinarazi dutenez, hamahiru lagun atxilotu zituzten atzo Tikriten, Saddam Husseinen jaioterrian, eta horietatik hamar, Irakeko presidente ohiaren bizkartzainak dira. Albiste horren bidez, Saddam harrapatzetik gero eta hurbilago daudela adierazi nahi dute AEBek. Era berean, atxiloketak Udai eta Kusai Saddamen semeak hil izanaren ondorio direla agertu dute.

2003ko uztailaren 26a
16:40
Entzun
Atzoko atxiloketak Saddam Hussein harrapatzeko aurreraurrats handia direla azaldu dute AEBetako Armadako iturriek, eta lehengo erregimenaren aldeko erresistentzia gero eta ahulago dagoela. Iturri horien arabera, joan den asteartean Udai eta Kusai Saddamen semeak —erregimeneko agintari handiak izandakoak—hiltzea aurrerapen handia izan da "diktadorearen aldeko erresistentzia" behin betiko garaitzeko. Hain zuzen ere, bizkartzainen atxiloketak hilketa horien ondorio izan direla nabarmendu dute.

Azken asteetan AEBetako indarrek jipo handia jaso dute Iraken; izan ere, erreboltari irakiarren erasoasko jasan dituzte, eta asko izan dira hil diren soldaduak. Egoera horrek egonezina piztu du AEBetako iritzi publikoan, eta zalantzan jarri du AEBek eta Erresuma Batuak gidatutako koalizioak Iraken lortutako "garaipena".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.