Defentsako abokatu taldeak bi minutu eskatu dizkio epaimahaiari. Ez direla nahiko babestuta sentitzen eta prozesuak ez duela zilegitasunik salatu nahi zuten. Epaimahaiak esan die azaltzeko dutena idatziz emateko. Orduan, defentsako abokatu taldea salatik atera da. Ordu eta erdiz etenda egon ostean, defentsaren azalpenak entzungo dituela esan du, eta berriz ekin diote epaiketari.
Saddam Husseinek salatu egin du oraindik ere atzerriko tropek Iraken jarraitzen dutela.
1982an 148 xiita hiltzeko agindua emateagatik ari dira epaitzen Hussein eta bere zortzi ahokulari.
iraken okupazioa
Saddam Husseinen kontrako epaiketari berriz ekin diote
Saddam Husseinen eta bere aholkulari taldearen kontrako epaiketari berrekin diote gaur. Irakeko estatuburu ohiaren eta haren aholkularien defentsa taldea salatik atera da. Izan ere, epaimahaiak zilegitasunik ez duela salatzen saiatu dira, baina ez die utzi azalpenak ematen. Ordu eta erdiz etenda egon da epaiketa, eta azkenean, aurrera jarraitzea erabaki dute, epaimahaiak defentsaren kritika entzutea onartu duenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu