"Koalizioko soldaduen atxilotzekosaioari aurre egin zieten, eta, ondorioz, indarra erabili behar izan zuten. Enfrentamendu bortitz horretan hil ziren Udai eta Qusai", azaldu zuen atzo gauean Bagdaden Ricardo Sanchez AEBetako Armadako jeneralak.
Saddam Husseinen erregimena, neurri handi batean, famili sarean zegoen oinarrituta, eta bi seme horiek, kargu handiak izan zituzten. Horregatik, Irakeko erresistentziarentzako Udairen eta Qusairen heriotza kolpe handia izan dela nabarmendu dute AEBetako iturri militarrek, "Saddam Husseinen erregimenaren erorketaren eta gehiago itzuliko ez denaren bermea".
Saddamek, borrokarako deia
Bestalde, Saddam Hussein Irakeko presidente ohiak Erresuma Batuko eta AEBetako militarren aurka borrokan jarraitzeko galdegin die gaur irakiarrei Al Arabiya telebistak zabaldu duen mezu baten bidez. Telebista kateak ez du zehaztu nola eskuratu duen grabazioa, baina uztailaren 20an grabatua izan zela dio.
Iraken inbasioaren ondorioak
Saddam Husseinen semeen hilketengatik protestak Mosulen
AEBetako iturri militarren arabera, Saddam Husseinen bi seme —Udai eta Qusai— hil zituzten atzo koalizioko soldaduek Mosulen. Iturri horiek azaldu dutenez, Saddamen semeak atxilotzera zihoazen, baina erresistentzia handia jarri zuten. Hori dela eta, enfrentamendu bortitza gertatu zen, eta Udai eta Qusai, biak, eta haiekin zeuden beste bi erreboltari irakiar hil ziren. Gaur, ehundaka lagun bildu dira hilketengatik protestan, ustez hil zituzten etxearen atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu