Irakeko okupazioaren ondorena

Saddam Husseinen ustezko sei laguntzaile atxilotu dituzte koalizio tropek Tikriten

Koalizio tropek Saddam Hussein Irakeko presidente ohiaren ustezko sei laguntzaile atxilotu dituzte gaur Tikriten, Irakeko erresistentzia armatuarekin eta Husseinen Gobernuaren "lotura estua" dutelakoan. Azken asteetan, koalizio tropak AEBetako helikopteroen aurka izan diren atentatuen egileen bila dabiltza Tikrit inguruan, eta kanpaina horren harira atxilotu dituzte sei irakiarrak. AEBetako iturriek zehaztu dutenez, "atxilotuetako batzuk Saddam Husseinen familiakoak dira".

2004ko otsailaren 6a
17:01
Entzun
'Suni hirukia' Faluja, Bakuba eta Jalidiya hiriek osatzen dute, eta azkenaldian eraso ugari izan dira bertan AEBetako tropen, eta Irakeko polizia eta zibilen aurka. Zenbait lekukoren arabera, erresistentziako zenbait kidek AEBetako tropen bi laguntzaile hil dituzte gaur Falujan, Jalidiyan berriz, ehunka lagunek manifestazioa egin zuten atzo koalizioko tropen aurka eta atxilotutako irakiarrak aske uzteko eskatu dute.

AEBetako tropek eta Irakeko Poliziak segurtasun neurri zehatzagoak hartzen ari dira azken egunetan Kurdistango Erbil hirian iragan igandean gertatu zen atentatu suizida eta gero. Atentatu horretan ehun pertsona inguru hil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.