Iraken okupazioa

Saddam Husseinen "zaintza legala" gobernu berriaren esku geratu da

Goizeko 10:15ak geroztik (08:15 Euskal Herrian) Irakeko gobernu berriaren eskumenekoa da Saddam Hussein presidente ohiaren eta haren hamaika gobernukideren zaintza legala. Dena den, "zaintza fisikoaz" Koalizioko okupazio indarren esku segitzen du. Behintza zaintza legala eskuratuta, Irakeko gobernu berriak bihar jakinaraziko ditu agintari ohiaren eta haren kideen kontra zein kargu aurkeztuko dituzte, eta irakiarrez osatutako tribunal batek epaituko ditu. Gainera, gobernu berriak berriro indarrean jarri du heriotza zigorra.

2004ko ekainaren 30a
12:54
Entzun
Nolanahi ere, Saddam Husseinek eta bere gobernuko kideek "epaiketa justua" izango dutela agindu dute AEBek gidatutako koalizioak bultzatu duen Gobernu irakiarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.