Protestak herrialde arabiarretan
Saharar eta marokoarren arteko liskarrak izan dira
Asteburu honetan liskar gogorrak izan dira Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian; gutxienez pertsona bat hil dela salatu dute sahararren eskubideen aldeko elkarteek. SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zuteneko 35. urteurrena ospatu zuten larunbatean. Aurreko gauean hainbat marokoar kalera irten ziren, sahararrak bizi diren auzoetako etxeei eraso egitera, eta liskarrek larunbat eguerdira arte iraun zuten. Eraso Larrien Biktimen Saharako Elkarteak salatu duenez, polizien eta zibil marokoarren artean 31 etxe eta 85 auto erre dituzte. Eskualdeko agintari Hamid Chabarrek «egonkortasun giroa hautsi nahi duten elementu separatisten errua» izan zela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu